Gaur hasiko da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta ESADE nazioarteko negozio eskol sortutako kudeaketa estrategikorako lehen programa, euskal zentro zientifiko eta teknologikoetako arduradun administratibo zein zientifikoen trebetasun estrategikoak eta lidergo-trebetasunak hobetzeko.

Erakunde Zientifiko eta Teknologikoen Kudeaketa Estrategikorako Programak bederatzi saio ditu, eta gaur goizean eman diote hasiera, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiaren ongietorri labur baten ondoren. Bertan, parte-hartzaileen artean industria, osasuna, klima-aldaketa, matematika edo fisika bezalako arlo eta diziplinekin lotutako eragileen ordezkariak daudela nabarmendu du. 

Lau hilabetetan zehar, bertaratutakoek prestakuntza jasoko dute ESADEko adituen eskutik, gai hauei buruz: pandemiaren ondorioz ingurune geopolitikoan sortutako aldaketak; pentsamendu estrategikoaren gakoak; informazio finantzarioa nola interpretatu eta eguneratu estrategietan txertatzeko; talentu ikertzailearen kudeaketaren oinarriak eta errendimendu handiko taldeen lidergoa; komunikazioari, negoziazioari konplexutasun handiko testuinguruetan eta eragin-kudeaketari aurre egiteko modua; berrikuntza zientifiko eta teknologikoko eta berrikuntza irekiko ekosistemen garrantzia; eta transferentzia teknologikoa eta ikerketek gizartean eragin ukigarriak sortzeko modua.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.