Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Global Innovation Day jardunaldiaren 15. edizioan aurkeztuko diren zortzi kasu praktiko hautatu ditu. Azaroaren 17an izango da Euskadiko berrikuntzaren urteroko topaketa, Bilboko Euskalduna Jauregian. Edizio guztietan bezala, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemako eragileak bilduko dira, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliagarri izango diren esperientziak, jakintza eta soluzio berritzaileak konpartitzeko.

Euskadiko berrikuntzaren aniztasuna islatzen dute hautatutako zortzi kasuek, baita berrikuntzaren ahalmena ere, jakintza soluzio aplikatuetara eramateko. Ekonomia zirkularretik adimen artifizialera edota industria dibertsifikaziotik zerbitzu publikoen hobekuntzara, esperientziek erakusten dute nola enpresen, eragile zientifiko-teknologikoen eta administrazioen arteko lankidetzaren bidez erronka jakinei erantzun dakiekeen, eta ekonomian, gizartean nahiz ingurumenean balioa sor daitekeen.

Innobasquek aurreko ekainean bultzatutako Euskadiko Berrikuntzako Kasu Praktikoen zazpigarren deialdian, guztira, 52 proposamen aurkeztu dituzte 45 entitatek, eta horien artetik aukeratu ditu zortzi ekimenak. Onartutako kasu guztiak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira. Beste entitate batzuk inspiratzea eta jakintzaren trukea erraztea da bilduma horren xedea.

Deialdian lau kategoria izan dira aurten: zientziatik berrikuntzarako transferentzia, adimen artifiziala berrikuntza-prozesuetan aplikatzea, industria oinarri zeintifiko-teknologikoa duten sektore berrietarantz dibertsifikatzea eta administrazio publikoa berrikuntzako motor gisa.

Ezagutu hemen hautatutako kasu praktikoak

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.