FIRST LEGO League-ren denboraldi berriak erronka zirraragarria du aurrean: Animal Allies. Taldeek konponbide berritzaileak ikertu eta proposatu beharko dituzte animaliekiko gure interakzioak hobetzeko, alde guztientzat onenak izango direlakoan.

Eta FLL Euskadi-n lau nobedaderekin abiatu gara. 

  1. Lehiaketa-data berria izango dugu. Urtarrilaren 28an izango da. Aurreko urteetan bezala turroia jan ordez, zientzia eta teknologiari buruz urte osoan dagoen ekitaldirik zirraragarrienarekin hasiko dugu 2017a.
  2. Parte-hartze markak hautsi ditugu. Dagoeneko 85 talde baino gehiago daude izena emanda FLL mikrorako. Urtarrilaren 28an 40 talde baino gehiago izango dira sailkapen-lehiaketan. Eta oraindik FLL Junior taldeak falta zaizkigu. 1.000 ikaslek hartuko ote dute parte aurten?
  3. Erronka zabaldu eta aberastu egin dugu. Azaroan prestakuntza-programa garatuko da: hitzaldiak eta bisitak egingo dira ikerketa-zentro, enpresa, unibertsitate eta beste zentro batzuetara, FLL Euskadi taldeei erronkaren zientzia-kutsua ulertzen laguntzeko. Jakin nahi duzu nola hobetzen diren genetikoki behiak? Nola funtzionatzen du abere parke batek? Zer da biomimetika edo animalia-etologia? Zein dira erronkaren atzean dauden lanbideak?
  4. Metodologia didaktikoa erabiliko dugu. Denboraldi honetan, prestakuntza-programarekin batera unitate didaktikoak etorriko dira, ikasgelan zenbait gaitasun landu ahal izateko, bisitaren aurretik eta ondoren. Bizipen gehiago egon dadin ikaskuntzan.

Ez itzazu galdu FIRST LEGO League Euskadi-ri buruzko nobedadeak. Jarraitu #flleuskadi hashtag edo traola.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.