Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ongietorria eman die Bioarabari eta Biogipuzkoari, erakunde bazkide berriak baitira. Bi erakundeek bat egiten dute BIOEFek, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioak — Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osasun sisteman I+G+b sustatzeko duen tresna —, Biobizkaiak eta Biosistemak osatzen zuten sarearekin.
Biogipuzkoak, lehen IIS Biodonostia bezala ezagutzen zenak, Gipuzkoako lurraldean Osakidetzaren esparruan garatutako osasun ikerketa guztiari ematen dio estaldura. Ikuspegi translazional argiarekin, pazienteari zuzendutako ikerketa sustatzen du, erakunde anitzeko eta diziplinarteko egitura baten bidez, herritarren osasuna hobetzeko helburuarekin.
Bestalde, Bioarabak osasun ikerketa eta berrikuntza translazionala bultzatu eta koordinatzen du Arabako lurraldean, ikerketa jarduera bikaina eta arduratsua sustatuz. Bere lanak biozientziak-osasuna sektoreko profesional sanitarioak zein ez-sanitarioak inplikatzen ditu, baita herritarrak ere, eta eragin zuzena sortzen du osasun-laguntzaren hobekuntzan, biztanleriaren osasunean eta Arabako eta Euskadiko garapen sozioekonomikoan.
Hedapen horrekin, Innobasquek euskal gizartearen ongizaterako funtsezkoak diren sektore guztietan berrikuntza bultzatzeko konpromisoa indartu du, eta lankidetza eredu baterantz egin du aurrera, non ezagutzak, ikerketak eta berrikuntzak pertsonen bizitzan benetako eragina duten.
Ongi etorri!