Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
2025eko programa – EMAKUMEAK ZIENTZIAN
Zentro zientifiko-teknologikoek bultzatutako 60 jarduera baino gehiago, emakume zientzialariak ikusarazteko, estereotipoak hausteko eta bokazio zientifikoak sustatzeko.
Bisita ezazu egitarau osoa hemen.
Antolatzailea: Emakumeak Zientzian
Irailaren 10a – ADIMEN ARTIFIZIAL SORTZAILEA ENPRESEN OPTIMIZAZIO ETA BERRIKUNTZA PROZESUAK IRAULTZEKO
Adimen artifizial sortzailea enpresen optimizazio eta berrikuntza prozesuak iraultzen ari da.
Uda Ikastaro honek ikuspegi praktiko eta estrategikoa eskaintzen du, AA sortzailea hainbat sektoretan nola erabili daitekeen erakusteko. Kasu errealen, tresna aurreratuen eta saio interaktiboen bidez, parte-hartzaileek teknologiaren abantailak, erronkak eta jardunbide egokiak ezagutuko dituzte, haien erakundeetan modu eraginkor eta jasangarrian aplikatzeko.
Ikastaroak hitzaldiak, eztabaida panelak eta saio praktikoak uztartzen ditu, Retrieval-Augmented Generation (RAG) eta Fine-Tuning tekniketan arreta berezia jarriz. Horrez gain, beste zenbait alderdi kritikoz eztabaidatuko da, hala nola datuen subiranotasunaz, ingurumenean duen inpaktuaz edota hornitzaile teknologiko handiekiko menpekotasunaz.
Izen emateak hemen
Antolatzailea: EHUko UIK (Udako Ikastaroak). Lankidetza: BRTA
Urriaren 21etik 23ra – STARTUP CHALLENGE DE STEEL TECH 2025
Industria jasangarriago baterantz aurrera egiteko gero eta premia handiagoaren esparruan, siderurgiaren sektoreak berrikuntzari ateak irekitzen dizkio, startupei zuzendutako deialdi berezi batekin. Aurtengo erronka bolumen eta kontzentrazio txikiko prozesuetan CO₂ak atzitzean eta balorizatzean zentratzen da bereziki, industriaren iraunkortasunerako oztoporik konplexuenetakoa baita. Irtenbide teknologiko alternatiboak bilatzen dira, arazo hori konpontzeaz gain, eskalagarriak eta inplementatzeko errazak izango direnak.
Hautatutako startupek beren garapenak sektoreko erreferenteen aurrean aurkezteko, negozio aukera berriak eskuratzeko eta balio kate siderurgiko osoan funtsezko konexioak ezartzeko aukera izango dute.
Parte hartu nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: SIDEREX y Bilbao Exhibition Centre
Abenduaren 1etik 3ra – Metro Bilbao Conference 2025
“Garraio publikoaren sektorearen funtsezko zeregina eta ekarpena Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko”. Garraio publikoaren sektoreak GJHen helburuak lortzeko duen funtsezko zereginari eta ekarpenari buruzko konferentzia honen helburua da garraio publikoaren sektoreari balioa ematea 2030 Agenda eta GJHak lortzeko sektore nagusietako bat den aldetik.
Mugikortasun iraunkorra eskaintzeak lan konbinatua eta eragile guztien konpromisoa eskatzen du: administrazio publikoetatik hasi eta operadoreetara (publikoak eta pribatuak), industriara eta inguruko zerbitzu guztietara. Beraz, ezinbestekoa da haratago joatea eta garraio publiko irisgarria eskaintzea, aukera multimodalak sustatuz beti bezeroekin eta pertsonekin, erabakien erdigunean.
Sarrerak % 50eko deskontuarekin irailaren 30era arte Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren entitateentzat. Eskatu zure kodea [email protected] helbidera mezu bat bidaliz.
Izen emateak hemen
Antolatzailea: Metro Bilbao