Muskizen dagoen Gesklima enpresa bizkaitarra klimatizazioaren sektorean finkatu da berrikuntzaren aldeko apustu sendoari esker. Berokuntza, aire girotua, aireztapen eta sistema fotovoltaikoetako instalazioetan espezializatuta dago, eta irtenbideak eskaintzen ditu etxebizitzetarako, negozioetarako eta industriarako.

“Egunean egotea eta gure instalazioetan merkatuko soluzio berritzaileenak integratzea gustatzen zaigu. Aspalditik teknologia desberdinak konbinatzen ditugu proiektu berean, ahalik eta errendimendu eta eraginkortasun handiena lortzeko ”, esan du Eneko Aguado Gesklimako gerenteak. Enpresak energia berriztagarriekin lan egiten du gehienbat, eta esperientzia sendoa du biomasan, aerotermian, eguzki energia termikoan eta fotovoltaikoan.

Etengabeko hobekuntzarako bidean, Gesklimak HAZINNOVA programan parte hartu du, SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Eusko Jaurlaritzaren programan, lau aldiz.

Lehenengo bi ekimenak barne antolaketa optimizatzera bideratu ziren. “HAZINNOVAk aukera eman digu enpresa barruko erantzukizunak birdefinitzeko, gure baliabideak optimizatzeko eta efizientzian irabazteko. Hazkundeak gure taldea etengabeko prestakuntzan mantentzea eskatzen digu ”, azaldu du Aguadok.

Gainera, enpresak bere kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta marketin estrategia indartzeko baliatu du programa. “Lan bolumena handitzearekin batera, funtsezkoa zen kontuen kontrol zehatzagoa egitea. Marketinean ere eman ditugu lehen urratsak, eta horrek lagundu digu planifikatzen nola komunikatu hobeto egiten duguna eta zer kanaletan egin ”, amaitu du gerenteak.

Eskatu zure laguntza urriaren 29a baino lehen

Aurtengo HAZINNOVAren deialdia 29an amaituko da. Beraz, zure ETEak berrikuntza ukitu bat behar badu produktibitatea hobetzeko, ekipoen kudeaketa sinplifikatzeko, salmentak hobetzeko, jabetza intelektuala babesteko… informazio gehiago aurki dezakezu eta 4.000 €-ko laguntza hori eska dezakezu zure ETEarentzat, kosturik gabe, esteka honetan

Euskadiko 1.045 ETEk lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetu dituzte HAZINNOVArekin. Zure enpresak berrikuntzan ere hobera egiteko unea da.

Partekatu albiste hau