Adimen Artifizialaren (AA) adopzioa lehen etapetan dago, baina Euskadin dagoeneko oinarri sendoa du, haren garapena errazteko. Hori da Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) aste honetan aurkeztu duen Euskadiko Adimen Artifizialaren bigarren Diagnostikoaren ondorio nagusia.

Txosten horretan jasota dagoenez, erakundeen % 17,4k dagoeneko erabiltzen dute adimen artifiziala, aurrekoaren datua baino bost puntu gehiago, eta horrek erakusten du bilakaera jarraitua izan duela dagoeneko motor ekonomiko bihurtu den teknologia baten barneratzean. Ez soilik enpresa horien fakturazioa % 9 handitu delako, baizik eta, gainera, 91 konpainiak AA soluzioak garatzen dituztelako banatzeko eta merkaturatzeko, eta urtebetean negozio bolumena bikoiztu dutelako, 105 milioi eurotik 223 milioi eurora igaro baitira.

Profesional espezializatuen kopuruak ere gora egin du ( % 20 baino gehiago hazi da azken urtean), bai eta prestatzeko orduan teknologia hori aukeratzen duten ikasleenak ere (milatik gora). Guztira, dagoeneko AAko 60 gradu, master eta doktorego aktibo daude Euskadin.

Emaitza horiek 2030erako Eraldaketa Digitaleko Estrategiarekin eta Euskadiko Adimen Artifizialeko Planarekin lerrokatzen dira. “Hurrengo hamarkada honetan lehiakortasuna datuen, adimenaren eta ezagutza hori balio bihurtzeko gaitasunaren inguruan jokatuko da. Eusko Jaurlaritzak adimen hori hemen, Euskadin, gure industrian eta gure gizartean sortzea, kudeatzea eta aprobetxatzea nahi du “, adierazi zuen aurkezpenean Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak.

Datu eta ondorio nagusiak: https://situacion-ia-euskadi.baic.eus/

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.