Adimen artifizialean espezialistak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradunak diren Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak Global Innovation Day-an zera azalduko dute: adimen artifizialak marraztu dezakeen etorkizuna fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzietan/osasunean, hau da, RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren euskal estrategian lehentasunezkoak diren arloetan. 

Adimen artifizialaz (AA) Bielzak eta Larrañagak izango duten elkarrizketan, teknologia honek berrikuntza disruptiborako irekitzen dituen aukerak aipatuko dituzte. Hainbat eremutan aplikazioaren adibide arrakastatsuak erakutsiko dituzte eta, ikuspegi etikotik, AAaren aplikazioak gizarteari planteatzen dizkion erronka batzuk aztertuko dituzte. 

Ezagut itzazu erronka horiek Global Innovation Day 2019an, aurten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari hasiera emango dion ekitaldian.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.