Angulas Aguinaga bazkide gisa sartu da Berrikuntzaren Euskal Agentzian. Elikadura-enpresa, kontsumitzaileen zerbitzura elikadura iraultzera emana, Innobasqueren ia mila erakunde bazkideen artean sartu da, eta sare honek I+Gko euskal inbertsioaren % 61 egiten du, doktore langileen % 85,6 enplegatzen du, ikertzaileen % 66 eta Euskadiko I+G langileen % 61. Halaber, Innobasquek joan zen ekainaren 5ean egin zuen Batzar Nagusian Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide berri izendatu zuen Angulas Aguinaga Research Center, konpainiako zuzendari nagusiak, Ignacio Muñozek, ordezkatuko duelarik.

Berrikuntza Gipuzkoako enpresa honen ADNean dago 1974an sortu zenetik, “berrikuntza zentzu zabalean ulertuta, hor sartuta prozesu eraginkorrak, sormenezko diseinu eta ontziak, merkaturatze-teknikak edo antolaketa-kudeaketa”, diote konpainiatik.

Enpresa honek I+Gn egiten duen inbertsioa bere sektoreko beste batzuenaren halako hiru da. Bere estrategiaren oinarria kontsumitzaileak bere jardueraren erdigunean jartzea da, beraien premiak eta arazoak ezagutzea, premia horiei erantzungo dieten irtenbideak eskainiz merkatua iraultzeko, eta beraiek urrats bat aurretik jarrai dezaten laguntzeko.

Angulas Aguinagak ia 500 enplegatu ditu Irurako (Gipuzkoa) fabrikaren eta Cambados, Burgos eta Palentziako ekoizpen-plantetan sakabanatuta, bere hiru marken ─La Gula del Norte®, Krissia® eta Aguinamar®─ hazkundean eta lidergoan lan egiten dutelarik. 2018an 186 milioi euroko fakturazioa izan zuen, aurreko urtean baino % 15 handiagoa.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.