Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berrituko du datorren azaroaren 3an. Bilboko Euskalduna jauregian egingo da Astearen hasierako ekitaldia, nahi duten guztientzat irekia; Iñigo Urkullu lehendakaria izango da mahaiburu, eta bertan izango da Adidas Fútbol-eko Berrikuntza-zuzendaria ere, Antonio Zea, Brazuca ─2014an Munduko Futbol Txapelketako baloia─ diseinatu eta sortu duen taldea zuzendu duena. Zeak azalduko du nola duten erabilera zuzena futbolean matematikak, geometriak, robotikak edo material berriek. Lehen ekitaldi honi hasiera Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak emango dio, eta amaiera Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak. Joatekotan hemen izena ematea ezinbestekoa da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIV. Asteak egungo erronka sozio-ekonomikoei (zahartze, langabezia, lehiakortasun, osasun, ingurumen, bizi-kalitate eta abarri) erantzuteko gai den lurralde berritzaile gisa proiektatuko du Euskadi. Azaroaren 3tik 16ra arte, askotariko tipologia duten erakunde ugarik jarduerak, tailerrak, bisitak, hitzaldiak, erakusketak eta abar antolatuko dituzte zientzia, teknologia eta berrikuntza herritar guztiengana hurbiltzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.