Zientzia, teknologia eta berrikuntza presente daude pertsona guztion eguneroko bizitzan. Euskadin, erakunde askok laguntzen dute beren ezagutza, ikerketa eta berrikuntzekin bizitza hobea sortzen. Eragile hauek egiten duten lana ezagutarazteko, urtero, duela 17 urtetik, Euskadik aste bat antolatzen du zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartera hurbiltzeko, eta horien ekarpena, lorpenak eta erabilgarritasuna balioesteko. 

Erakunde horietakoren batekoa baldin bazara, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren bidez Euskadirentzat etorkizun hobea eraikitzen laguntzen baduzu, bat egizu zabalkunde edo dibulgaziorako ekinbide handi honekin. Bisitak, lantegiak, foroak, lehiaketak, hitzaldiak edo jardunaldiak… antolatuz egin dezakezu. Urriaren 27ra arteko epea duzu zeure proposamena egiteko. UPV/EHU bere jarduera-zikloa antolatzen ari da Zientzia Astean.

Astea zientziaren gizarte-komunikaziorako Europan egiten den ekitaldirik handienetako bat da. Adin guztietako jendearen eskura jartzen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntzako azken aurrerapenak, baita ezagutzaren euskal zentroetan garatzen ari diren ikerketa-ildo nagusiak ere, Euskadiren irudia egungo erronka sozio-ekonomikoei erantzuteko gai den lurralde berritzaile gisa proiektatuz.

Aurten azaroaren 6tik 12ra izango da. Hemen duzu informazio guztia.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.