Berrikuntzaren Euskal Agentziak Korrikaren 22. edizioan parte hartu zuen atzo, euskararen erabilera sustatzeko AEK euskaltegi sareak bultzatutako herri lasterketan. Irantzu Txapartegik eta Jone Caviak Ingeteameko ordezkaritza baten lekukotza jaso zuten, eta Zamudion kilometro bat egin ondoren, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikotik igarotzean, Neiker, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeari utzi zioten.

Aurtengo Korrikaren leloa “hitzekin” da eta hitzetatik ekintzetarako jauzia aldarrikatzen du. Milaka lagunek parte hartzen dute bi urtean behin martxoaren 31n Amurrion (Araba) hasi eta apirilaren 10ean Donostian 11 egun eta 2.500 kilometro geroago amaituko den Korrikan. Ibilbidea zuzenean jarraitu daiteke hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.