Bilbao Ekintzak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideak, Balebila-ren laugarren edizioa antolatu du, ETEei komunikazio digitalean eta nazioarteko estrategietan laguntzeko proiektua. Europako Gizarte Funtsak lagunduta, programak aholkularitza eta prestakuntza praktikoa eskaintzen dizkie zortzi enpresa txiki eta ertain berritzaileri, nazioarteko merkatuetara eraman nahi duten produktu lehiakorra baldin badute. Hautagaiek martxoaren 3ra arteko epea dute aurkezteko, eta argibide gehiago eskatzeko, erabili helbide elektronikoa ([email protected]) edo telefonoa (94 420 53 51).

Programa apirilean hasiko da, eta komunikazio eta harreman publikoetarako tresnak eta estrategia praktikoak eskainiko dizkie, beren zabalkundea hobetu eta nazioartean presentzia areagotu nahi duten negozioei.

Balebilaren aurreko edizioetan Innobasqueko bazkide hauek izan dira parte-hartzaileen artean: Ludus, Biolan, Wimi, Adition, Virtualware edo Bajoelagua Faktory, baita Graphenea edo Erle Robotics ere.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.