Valentzian egin den Industria Konektatua 4.0 V. Kongresu Nazionalaren barruan, Industria Konektatua 4.0 IV. Sari Nazionalak eman dira. Aurten, ETE kategorian, Biolanek irabazi du, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako enpresa bazkideak; Repsolek, aldiz, enpresa handien kategorian lortu du saria. Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroak eman dio saria Asier Albizuri, Biolaneko zuzendari nagusiari.

Sari horien helburua da industria-ehunaren kontzientzia areagotzea beharrezkoa den eraldaketa digitalari buruz. Aldi berean, 4.0 Industriaren arloan arrakasta izan duten Espainiako proiektuak identifikatzeko, hedatzeko eta aintzatesteko tresna da. Horrek guztiak gazteen artean bokazio industrialak eta digitalak areagotzen laguntzen du.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.