Estrategia honekin, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko Gipuzkoako kooperatibak, ingeniaritza aktiboak eskuratu ditu etorkizunean adimen artifizialaz eta software aurreratuaz hornitutako soluzio mekatroniko berriak garatzeko.

ERREKAk, dibertsifikazio-estrategiaren barruan, osasunaren eremuaren aldeko apustu garbia egiten du, bai pertsonen mugikortasunerako laguntzen eremuan, baita medtech eremuan ere, gailu medikoetarako osagaien garapenarekin.

Testinguru honetan, MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko kooperatiba gipuzkoarrak aliantza bat lortu du Darwin Biomed ingeniaritza biomedikoko konpania nafarrarekin, bizi-kalitatea hobetzeko gailu mediko berritzaileak sortzen espezializatua.

Start-up honek 2024an Michelangelo taka-taka adimentsu eta diferentziala merkaturatu du, erorikoen prebentzio aktiborako diseinatua, bereziki pertsona nagusientzat. Erabiltzaileen autonomia eta independentzia sustatzen dituen segurtasun-tresna da Michelangelo, bere teknologia aurreratuarekin batera (balizko gorabeherei aurrea hartzeko eta laguntza denbora errealean emateko aukera ematen du teknologia horrek).

Gorka Mendiaraz ERREKA Health negozio zuzendariaren esanetan, lankidetza berri honen bidez, ERREKAk “indartu egin du pertsonen mugikortasuna bermatzeko irtenbideen esparruan duen posizioa, eta ingeniaritza aktiboak eskuratu ditu etorkizunean adimen artifiziala eta software aurreratua duten soluzio mekatroniko berriak garatzeko”.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.