I2 Network berrikuntzako eusko-galestar sarea da, Euskadi eta Gales artean enpresa, erakunde eta ikerketako lankidetza-proiektuak garatzeko helburua duena, eta honako erakunde hauek osatua: Eusko Jaurlaritza, Galeseko Gobernua, Nesta, Cardiff University, Euskampus, Orkestra, Tecnalia, IK4 Research Alliance, BIC Innovation, Euskaltel, SC4, Urbegi Taldea, WAF, Schaffler, Prosumerlab eta Innobasque-k.

Galeseko ordezkaritza bat gaur eta bihar Euskadin izango da Agirre Lehendakaria Center-ek eta UPV/EHUk antolaturiko jardunaldi batzuetan parte hartzeko, non bi herrialdeetako enpresa eta erakundeek interes komuneko arloen inguruko lan-saioetan parte hartuko duten, baldin eta horietan lankidetzarako benetako aukerak identifikatu badira; adibidez Horizon(te) 2020, espezializazio adimenduna, hedabideak, erronka handiak eta big data dira arlo horietako batzuk.

Astelehenean 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan ““Txikia ederra denean. Herrialde txiki oso berritzaileen irakaspenak” aurkeztuko da, Nesta berrikuntzako britainiar agentziaren txostena, non Euskadi, Finlandia, Estonia, Israel eta Singapurren kasuak aztertzen baitira. Batzarrean parte hartuko dutenak hauek izango dira: Jen Rae, azterketaren egileetako bat; Kevin Morgan, Cardiff-eko unibertsitateko irakaslea eta espezializazio adimenduneko estrategietan aditua; eta Juan Jose Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia. Bertan izateko, izena eman behar da hemen: [email protected]

Galeseko ordezkaritzak Tecnalia, IK4 Research Allicance-Tekniker eta AIC Automotive Intelligence Center ikusiko ditu hemen dagoen bitartean; ordezkaritza hori eremu pribatu eta publikoko eragileek osatzen dute, eta nabarmentzekoak dira David Rosser, Galeseko Gobernuko Berrikuntza-zuzendaria; Kevin Morgan, Cardiff Universityko irakaslea; eta Adam Price, Nesta berrikuntzako britainiar agentziaren koordinatzailea Galesen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.