Euskadi berrikuntzan Europako batez bestekora hurbiltzen da. Horrela agertzen da European Innovation Scoreboard (EIS) 2016 delakoan; lehen Innovation Union Scoreboard (IUS) deitzen zen; eta Europako ekonomien berrikuntza-maila neurtzen duen adierazle-panela da. Honela, Eustatek egiaztatu duenez, Euskadik igo egin du bere adierazlearen balioa azken urtean (0,478tik 2015ean 0,482ra 2016an), UE-28-ko batez bestekora hurbilduz, lau ehundarrera bakarrik baitago. Beraz, gure herrialdeak Europarekin bat egiteko prozesuan jarraitzen du.

EIS2016 Europako ekonomiak sailkatzen ditu, eta lorturiko puntuazioaren arabera, lau kategoriatan daude bilduta:

1. Berrikuntzan liderrak diren herrialdeak, batez bestekoa baino %120 baino gehiagoko puntuazioa lortzen dutenak: Suedia (0,70), Danimarka (0,70), Finlandia (0,65), Alemania (0,63) eta Herbehereak (0,63), nahiz eta Europan berrikuntzaren abangoardian Suitza dagoen (0,79).

2. Berrikuntza handiko herrialdeak, Europako batez bestekoaren %90 eta %120 artean dabiltzanak: Irlanda, Belgika, Erresuma Batua, Luxenburgo, Austria, Frantzia eta Eslovenia, 0,61 eta 0,48 arteko puntuazioekin. Euskadi, 0,482ko puntuazioarekin, talde honen mailan egongo litzateke, EU-28ko batez bestekoaren %92,4rekin.

3. Neurrizko bbberrikuntza duten herrialdeak, Europar Komunitateko batez bestekoaren %50 eta %90 artean: Txipre, Estonia, Malta, Txekiar Errepublika, Italia, Portugal, Grezia, Espainia eta beste sei herrialde, 0,45 eta 0,28 arteko balorazioekin.

4. Berrikuntza apaleko herrialdeak (batez bestekoaren %50 baino gutxiago), Bulgaria eta Errumania daude, 0,24 eta 0,18 puntu baitituzte hurrenez hurren.

Euskadi hiru adierazletan nabarmentzen da Europako batez bestekoaren gainetik; horietako bitan ─Giza Baliabideak eta Lokarriak eta Enpresa Ekimena─ eta orain lehenengo aldiz kokatu da argi eta garbi batez bestekoaren gainetik ikerketa-sisteman.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.