Nahiz eta berrikuntza egiten duten enpresen ehunekoa jaitsi egin den krisia hasi zenetik, industria-datuen azterketak erakusten du berrikuntzak eragin positiboa izan duela produktibitate-prozesuetan, nahiz eta hori enpresen gaitasun teknologikoaren arabera egon. Horrela agertzen da “Creación de valor a través de la innovación en el sector industrial” artikuluan; Sevillako Unibertsitateko José Guadix, Jesús Carrillo eta Luis Onieva-k egin dute, eta Economía Industrial aldizkariaren 392. zenbakian dago argitaratuta. 

Produktibitatean eragin handiena duten prozesu-berrikuntzak fabrikazioko berrikuntza eta berrikuntza logistikoa dira, baina eragin txikiagoa du laguntza-prozesuetan. Beraz, produktibitatea hobetzeko fabrikazio-prozesuetan eta logistikan egin behar da berrikuntza, betiere prozesu-berrikuntzari laguntzea berrikuntza-politiketan sartzen bada. Azkenik, nabarmendu da prozesu-berrikuntzari ematen zaion laguntza hau ez dela produktuen eta zerbitzuen berrikuntzaren aurkakoa.

Ondorio hauek Pl-Tec inkestaren 2006-2011 analisi konparatibotik ateratakoak dira, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak industria-arloko aztertzaile eta profesional guztien eskura  jartzen duen Economía Industrial argitalpenean agertzen dira.  Bi hileroko aldizkari honek pentsamendu ekonomiko abangoardistenak eta azterketa eta diagnostiko sakonak biltzen ditu bigarren sektorearen egoeraz eta errealitateaz.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.