Galeseko Gobernuaren ordezkaritza bat atzo eta gaur Euskadi bisitatzen ari da fabrikazio aurreratuko euskal estrategiak (Basque Industry 4.0) erakarrita; izan ere, Interreg Europe Manumix-en parte hartzeagatik ezagutzen dute hau. Europako programa bat da fabrikazio aurreratuaren inguruan I+G+b politikak hobetzeko, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak du bertan lidergoa. 

Galestarren egonaldia gaur goizean hasi da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; bertan egin diete harrera Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Innobasqueko ordezkariek. Galeseko ordezkariak honako hauek dira: Phill Allen, Ezagutzaren Transferentzia eta Komertzializazio burua; Gwion Williams, Berrikuntza Adimenduneko Operazioetako senior arduraduna; Chris Probert, berrikuntzan aditua; eta Greg Green, I+G proiektuen burua. Sakon ezagutu dituzte fabrikazio aurreratuaren inguruan euskal espezializazio-estrategiaren xehetasunak, honek baliatzen dituen tresnak, dituen azpiegiturak, ETEen eginkizuna eta dauden finantzaketa-programak. Galeseko Exekutiboko kideek aukera izan dute arlo honetan beraien aurrerapenak azaltzeko ere.

Erresuma Batura itzuli aurretik, ordezkaritza honek baita ere bisitatuko ditu Automotive Intelligence Center (AIC), Vicomtech teknologia-zentroa, Orona Innovation Center, eta Aernonautics Advanced Manufacturing Centre (AAMC).

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.