Enrique Arranz “gizakiak zoriontsu izateko zientzia” ikertzera dedikatzen da edo, gauza bera dena, EHUko Familiaren Psikologian katedraduna da, eta Haeziko kidea, familia-testuinguruko harremanak eta garapen psikologikoa ikertu eta ezagutza hori familietara transferitzen duen taldekoa. Haezi-k hainbat ekinbide berritzaile ditu martxan gurasoek seme-alaben hazierari buruzko ezagutza zientifiko hori eskura dezaten, pertsonen garapen osasungarria erraztuko duen ezagutza baita. “Haziera osasun publikoko kontua da”, dio Enrique Arranzek bideo-elkarrizketa honetan, non, gainera, aholku praktikoak ematen dituen haziera egokirako, aldi berean “txerto psikologikoaz” hitz egiten duelarik.

Enrique Arranzek “Giza haziera XXI. mendean” hitzaldiarekin Innobasque TALKs esperientzia berria hasi zuen, non hilean behin, aditu batek Innobasqueko langileekin bere ezagutza partekatuko duen osasunarekin loturiko gai bati buruz.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.