Haurren Hiriaren nazioarteko proiektua, Francesco Tonucci italiar pedagogoarena, munduan erreferente nagusietako bat da haurren parte-hartzean eta komunitate-prozesuen garapenean. Ekinbide honek neska-mutikoak jartzen ditu parametro gisa gizarte-eraldaketa planteatzeko. Programa hauen atzean Hezkuntza, Gizarte Lan, Osasun, Parte-hartze, Arkitektura… arloetako profesionalak daude, eta hauek bultzatu behar dituzte leku eta egituren eraldaketa hauek eta harreman-estilo berriak. Testuinguru honetan, eragile hauei guztiei unibertsitate-mailako prestakuntza-erantzuna emateko, Komunitate, Hiri eta Politika Eradalketa Haurren Autonomia eta Parte-Hartzearen bitartezunibertsitateko graduondoko ikastaroa sortu da, UPV/EHUren berezko titulazioa, Innobasque, el Consiglio Nazionale delle Ricerche, Solasgune, Haurren Hirien Sarea eta Leioako Udalaren (Bizkaia) laguntzaz.

Diseinatu den programa akademikoak graduondoaren moduluetako bakoitzean adituak diren pertsonak batu ditu:

1. Haurren lekua hirian
2. Haurren Hiriaren nazioarteko proiektua
3. Autonomia eta Mugikortasuna. Oinarriak eta proposamenak
4. Parte-hartzea haurtzaroan eta nerabezaroan
5. Ikerketa ekintzan.
6. Esperientziak
7. Praktikak
8. Ikerketa/berrikuntza lana 

Argibide gehiago 946 014 580 telefonoan eta beherago erantsita dagoen dokumentuan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.