HAZINNOVA ekimen berria enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza ez teknologikoko proiektuak aktibatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak sortua, SPRI Taldearen bidez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. 

Hazinnovak berrikuntza sustatzen du 100 langile edo behargin baino gutxiago dituzten ETEetan, administrazio-izapideak eta burokrazia saihestuz; hauek aholkularitza-enpresaren kontura izango dira, laguntza eta aholkularitza emango dizkielarik beren proiektu berritzaileak garatzeko. ETEek laguntza jasoko dute epe laburrean emaitzak sortzeko gaitasuna duten mikroproiektuak garatzeko. Ekimenaren helburua 15 hilabetetan zehar berrikuntzako 500 mikroproiektu inguru amaitzea da zortzi tipologiatan: ekonomia eta finantzak, ekoizpena, logistika, barne-prozesuak, pertsonak, bezeroak, merkatu berriak, eta markak eta diseinuak.

Innobasquek Hazinnova Eragileak deiturikoak (tokiko garapen-agentziak, bitarteko eragileak,  elkarteak, etab.) koordinatuko ditu, proiektuen identifikazioan eta aktibazioan lagunduko dutenak. Eragile hauek enpresetara joko dute programa honetaz balia daitezkeen beharrizanak eta interesak ezagutzeko.

Berrikuntzaren Innobasque Txostenak bere azken edizioan azpimarratzen zuen euskal berrikuntzaren hobekuntza-eremu nagusietako bat ETEek egiten dutena dela, bereziki ez teknologikoa, hau da, marketin, prozesu edo negozio-ereduei buruzkoa. 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.