Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Berrikuntzaren Goi Bileran parte hartu du Portugalen gaur, ostirala, urriaren 2a; Cotec-Portugal Berrikuntzarako Enpresa Elkarteak antolatutako du bilera. Kongresua oso-osorik formatu digitalean egin da aurten, eta Covid 19 osteko aroan Europar Batasunaren hurrengo industria-politika nolakoa izango den aztertuko da bertan. “Birkokatzea, 4.0 Industria eta Berrikuntza: industria-politikaren Hirutasun Santua” panelean esku hartuko du Bilbaok, eta berarekin izan dira Shira Fano, Manufuture Prima-ko presidentea eta Iris Plöger, Alemaniako Industrien Federazioko Batzorde Exekutiboko kidea. Moderatzailea Gonçalo Salazar izango da, Cotec Portugaleko zuzendaritza-batzordekoa eta Secil enpresako presidenteordea.

Berrikuntzaren Goi-bilera Portugalen egiten da duela 17 urtetik. Aurtengo edizioan, Innobasque-rekin batera, Cataniako (Italia) eta Greziako Patras-eko (Grezia) unibertsitateetako ordezkariek hartu dute parte; baita Cork Supply, Inngot, Alexy eta Financial Times enpresetako eta zenbait erakundetako ─Eurofound, Cotec España, Cotec Italia, Innovative Futures Institute, Hannover Messe eta Europako Batzordeko─ ordezkariek ere.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.