Innobasque Euskaraldiaren sustatzailea da. Ekimen hau azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean den ariketa soziala da. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera hazteko sortzen da. Ez da euskararen aldekotasuna adierazteko kanpaina. Beraz, parte hartzeak ariketa egitea esan nahi du.

Euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten pertsonentzat zuzenduta dago eta Euskal Herria osoan izango da, euskaldunon egunerokoan eragina izateko.

Ondoko bi roletako bat har daiteke:

  • Ahobizi: euskara ulertzen duenari euskeraz hitz egiten dio eta besteak euskaraz edo erdaraz erantzungo dio eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz izango da.
  • Belarriprest: aurrekoak euskaraz hitz egitea nahi du, baina erderaz erantzun diezaioke.

Euskaraldia herriz herri antolatuta dago, baina badaude enpresa, entitate eta era guztietako erakundeek bultzatzen dutena. Pertsona bakoitzak nahi duen lekuan izena eman dezake ekimen honetan parte hartzeko.

Innobasquek Euskaraldian parte hartzera animatzen zaitu. 11 egun euskeraz!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.