Gaur goizean Kazakhstango Gobernuaren ordezkaritza bat Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian izan da, honek euskal produkzio-ehunean berrikuntza sustatzeko egiten duen lana ezagutzeko. Kazakhstandarrek interesa adierazi dute Innobasquek enpresen, ikerketa- eta ezagutza-zentroen, herri-administrazioen eta gizarte zibilaren artean sustatzen duen lankidetzan, baita berrikuntza-politiken ebaluazioari eta diseinuari Innobasquek egiten dion ekarpenean ere. Asiako herrialde honetako Ekonomia Ministerioko ordezkariak bisitan daude Euskadin zuzenean ezagutzeko euskal ekonomiaren klusterizatze-prozesu arrakastatsua.

Bidaia, Información y Desarrollo-k (Infyde) antolatua, Munduko Bankuak Kazakhstango Nazio Ekonomiaren Ministeriorako duen proiektu baten parte da, zehatz esanda, ekonomia kazakharen lurralde-klusterizazio eta dibertsifikaziorako proiektua da. Ekimen honen esparruan mundu osoko sei arrakasta-prozesu identifikatu dira, eta horien artean dago euskal kasua. 

Luis Manerok, Berrikuntzaren Euskal Agentzian Enpresa Berrikuntzako zuzendariak, hartu du Kazakhstango ordezkaritza, honako hauek, alegia: Murat Davletov, Eskualde Garapenerako Zentroko zuzendaria; Zhanna Baitemirova, Eskualde Garapenerako Zentroko zuzendariondokoa; Zalgas Serikbai, Eskualde Garapenerako Zentroko aditua; Aigul Kenzhebaeva, Kazakhstango Errepublikako Industria eta Azpiegitura Garapenerako Ministerioan Plangintza Estrategikorako Sailaren zuzendaria; Aslan Shumakov, Industria, Garraio eta Komunikazioaren Aurrekontu Saileko zuzendariondokoa; Arman Kenzhekaliev, Kazakhstango Errepublikako Justizia Ministerioan Estatutu Saileko zuzendariondokoa; eta Sholpansaule Mombekova, Kazakhstango Errepublikako Nazio Ekonomiaren Ministerioan Enpresa Ekimenaren Estatu Laguntza Sailean enpresei laguntza ez finantzarioa emateko Sail-burua.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.