Sara García astronautak eta María José Escalona software-ingeniariak Emakume Teknologoarentzako XI. Ada Bryron Saria aurkeztuko dute Bilbon ostegun goizean. Saria Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetzarekin, Innolab-en laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen eta Danobatgroup-en babesarekin. Bi teknologoak, 2023ko edizioan sarituak izan zirenak, “Teknologiaren orainaz eta geroaz” mintzatuko dira, eta hitzaldia jendearentzat irekia izango da, lekua amaitu arte. Hainbat kasu arrakastatsuz hitz egingo dute eta teknologiaren erabilera enpresa- eta gizarte-esparrura hurbilduko digute.

Ada Bryron Sariak, erreferente nazionala denak, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzea du helburu, eta emakumeen lana bistaratzen du arlo zientifikoan, teknologikoan eta ingeniaritzan. Bi kategorietan (orokorra eta 35 urtetik beherakoena) hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 26an bukatuko da.

Espainiako edizioaz gain, zeinak pasa den urtean 166 hautagaitza jaso baitzituen, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak beste bost sari ditu Amerikako bost herrialdetan: Mexiko, Argentina, Uruguai, Kolonbia eta Txile; eta Brasilera zabaltzeko ari da lanean.

Aurkezpenerako izen-ematea

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.