Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia den Leire Bilbaok APDren (Zuzendaritzaren aurrerapenerako elkartea) Nazioarteko 2. Berrikuntza Kongresuan parte hartu zuen atzo. Bilbaok azaldu duenez, Innobasque “esparru publiko eta pribatuaren arteko aliantza da eta ekosistema osoarekin egiten du lan berrikuntza lankidetzaren bidez sustatu eta Euskadiren behar globalei erantzuteko. “Lankidetza eskuzabaltasuna da”; “elkarrekin lan egiten dugu erantzunak emateko eta ETEa berrikuntzaren ibilbide-orrian sartzeko” 

Bilbaok mahai-inguru batean parte hartu du, honako hau zen gaia: “nork du lidergoa ekosistemaren berrikuntzan? Zer nolako lankidetza-estrategia zabaldu behar da? Berritzeko moduak Silotik talde-inteligentziara”, Nerea Martiartu Lantikeko zuzendariak moderatu du. Ondoan izan ditu Elías Unzueta Petronor Innovacion-eko gerentea, Jorge Barrero Cotec Fundazioko zuzendari nagusia eta Jesús Valero Tecnaliako zuzendari nagusia. Kongresua abiatu dute Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak; Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak; Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkariak; eta Eduardo Junkera APD Norteko presidenteak. Besteak beste, Zientzia eta Berrikuntzaren ministroa den Diana Moranek ere hartu du parte.

Innobasqueko erakunde bazkideek doan eman dezakete izena. Kongresua streaming bidez jarraitzeko I220QPDG kodea erabili behar dute eta bertaratzeko I22J9G1E kodea. Informazio gehiago honako esteka honetan: https://www.apd.es/congreso-internacional-innovacion-2022/

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.