Manuel Carreirasek irabazi du Zuzenbideko eta Ekonomia eta Gizarte Zientzietako ‘Pascual Madoz’ Sari Nazionala. Carreiras irakaslea BCBL-Basque Center on Cognition, Brain and Languageko zuzendari zientifikoa da, Ikerbasqueko irakasle ikertzailea eta UPV/EHUko ikertzailea. Saria Espainiako Zientzia, Ikerketa eta Unibertsitate Ministerioak ematen du eta “nazioartean erreferente izatea aitortu dio hizkuntzaren prozesaketa-arloan eta psikologia esperimentalaren eremuan”. Epaimahaiak “ezagutzaren transferentzian bikaintasun-taldeak sortzeko bere gaitasuna” nabarmendu du, baita “bere lana ere, aparteko gizarte-interes eta eragina dituena”.

Sari hauek Espainian zientzia-ikerketaren eremuan dagoen aitortzarik garrantzitsuena dira, eta nazioartean inportanteak diren zientzia-arloetan lan nabarmena egiten duten eta zientziaren aurrerapena, teknologiaren transferentzia eta Gizadiaren aurrerapena bereziki bultzatzen dituzten ikertzaileen merezimendua saritzen dute.

Edizio honetan Valentín Fuster, Ángela Nieto, Susana Marcos eta Mercedes García-Arenal ere saritu dituzte.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.