Manunet Europako sareak, herrialde eta eskualdeetako gobernuek osatuak, 12 milioi euroko beste deialdi bat egin berri du fabrikazio aurreratuarekin lotutako I+G proiektuak finantzatzeko. Europako sare honen liderra Eusko Jaurlaritza da eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen du; honek, Euskadiko enpresa txiki eta ertainek finantzaketa hori errazago eskura dezaten, banakako aholkularitza eskainiko die konpainia interesdunei beren eskabideak izapidetzeko orduan.  Industria 4.0ren esparruan berrikuntzaren bat ezartzeko asmoa duen edozein ETEk jo dezake Berrikuntzaren Euskal Agentziara, eta bertako teknikariek emango diete egin beharreko urratsen berri, baita formalizazioan lagundu ere. Martxoaren 17ra arte aurkez daitezke proiektuak, eta Manunet sareko lurraldeetako enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroekiko lankidetzan gauzatu behar dira.

Manunet deialdiaren bidez, urtean 250.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen zaizkie euskal enpresei arlo hauetan: fabrikaziorako ezagutzan, informazio- eta komunikazio-teknologietan oinarritutako ingeniaritza-proiektuak; ingurumen- eta energia-aplikazioetarako fabrikazio-teknologiak, baliabideen eraginkortasuna, birziklapena eta ekonomia zirkularra barne; egokitzapen-fabrikazioko teknologiak; fabrikaziorako material eta konposite berriak; fabrikaziorako metodo, osagai eta sistema berriak; gehikuntzazko fabrikazioa eta fabrikazio aurreratuarekin lotutako beste teknologia edo produktu batzuk

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.