ARGAZKIA: Jaione Ganzarain, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Manuel Salaverria, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasque presidentea; Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua; Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Innobasque zuzendari nagusia

Innobasque funtsezko aliatua da enpresei eta bereziki txiki eta ertainak direnei zuzendutako berrikuntza-politikak hedatzeko. Horregatik, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta Innobasqueren arteko lankidetza indartuz joan da azken urteotan.

Mikel Jauregi sailburua Berrikuntzaren Euskal Agentzian – Innobasquen izan da gaur goizean, eta bertan harrera egin diote Manu Salaverria presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak. Haiekin batera Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea ere izan da. Euskadiko, Europako eta munduko berrikuntzaren egoera elkarrekin aztertu dute, Europako Batzordeak egindako aurreko Regional Innovation Scoreboardeko datu onak abiapuntutzat hartuta, Euskadi “berrikuntza-polotzat” jotzen baitzen.

Horren erakusgarri da HAZINNOVA programa, Eusko Jaurlaritzak sustatua eta SPRI eta Innobasque taldeek kudeatua. Programa hori ETEetan berrikuntza sustatzera bideratuta dago, euskal ekonomiaren oinarria baita, eta produktuaren eta negozio-prozesuaren berrikuntza sustatzea du helburu: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. 2023ko edizioan, 367 enpresak hartu zuten parte HAZINNOVA programan, 517 proiektu onartuta..

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.