Quality Innovation Awarderako (QIA) hautagaitzak aurkezteko epea hurrengo ekainaren 15era arte zabalik egongo da. Lehiaketa Excellence Finlandek sortu zuen 2007an eta Euskadin Euskalitek bultzatzen du. Xedea da produktuen, prozesuen eta antolakuntzen berrikuntzak eragitea eta egitea.

Helburu du erakundeen eta herrialde partaideen lehiakortasuna areagotzen laguntzea. Euskadik QIAn 2014az gero parte hartzen du, eta 2021az geroztik Euskalit QIA Advisory Boarden kide da, Finlandia, Suedia, Israel, Espainia eta Txinarekin batera. Euskadin lehiaketa antolatzeko Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, Unibasqen eta Ihoberen laguntza du, hautagaitzak zabaldu eta ebaluatze aldera.

Aurtengo edizioak zortzi kategoria ditu: enpresa-berrikuntza mikroenpresa nahiz startup, ETE eta enpresa handietan; ekonomia zirkularraren eta zero karbono-aztarnaren berrikuntza; berrikuntza osasunaren sektorean; berrikuntza hezkuntzaren sektorean; berrikuntzak sektore publikoan; eta berrikuntza potentziala.

Informazio gehiago esteka honetan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.