Datorren urriaren 20an, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatea eta Elhuyar Fundazioarekin batera, “Nola inplementatu STEAM proiektu bat ikasgelan?” webgunea antolatuko du. Bertan, ikasgeletan zientzia eta teknologiako proiektuak nola ezarri, STEAM ikasgaiak nola erlazionatu eta ikastetxe bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion metodologiak edo baliabideak azalduko dira. Topaketa honetan, Elorrio BHIko ordezkariek hartuko dute parte, ‘Elhuyar Zientzia Azoka’ ri buruz hitz egiteko; Fleming Herri Eskolak, ‘FIRST LEGO League Euskadi’ n izandako esperientzia aurkezteko; eta Gernika BHIk, ‘Inspira STEAM’ n izandako parte-hartzea azaltzeko. Webinarrera sartzeko, beharrezkoa da aurretik esteka honetan erregistratzea. 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.