Innobasquek 2015 urtean landu dituen egitasmoen aurrerapen eta albisterik garrantzizkoenak 2015 Txostenean daude bilduta, eta hori pdf-n esteka honetan jaits daiteke. Hona hemen datu batzuk aurreratuta:

  • 20.000 pertsona mobilizatuta
  • 2.391 inpaktu hedabideetan
  • 37.000 profil aktibo sare sozialen komunitatean
  • 207 bideo Youtuben
  • 118 aurkezpen SlideShare-n
  • 134.119 bisita webgunera

Baina Innobasqueren jardueraz haratago, harrotzen gaitu kolaboratu duten pertsona eta erakunde bazkideen ekarpenak balioan jartzeak, bere esperientzia, egitasmo eta iritziak ezagutaraziz atal hauetan: “Urteko Protagonistak”, “Berrikuntza Oharrak” (Ormazabal Corporate Technology, Faes Farma, Binary Soul, Azaro Fundazioa, Reflectia, TXÇZBZ) , “5 giltzarri…” (Osakidetza), “Partekatu nahi dut” (Xardexka, Bost Gourmet), “Ni neu” (Deustuko Unibertsitatea, Spri Taldea), “Berrikuntzarako guneak” (Bilbao Berrikuntza Faktoria) edo azala diseinatzea (IK4 Research Alliance). Horietan gai hauetan sakondu da: enpresen arteko lankidetza, bezeroa zerbitzu berrien diseinuan txertatzea, edo produktua aukera bihurtzea.

Gainera, zazpigarren  iTEMak, txostenarekin batera doan separata bildumagarriak, Euskadin ditugun gizarte-erronken aurrean jartzen gaitu oraingoan, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzatik horiei aurre egiteko era jorratzen du.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.