Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak enpresa-hazkundeari lotutako berrikuntzari buruzko elkarrizketa bat hartuko du ekainaren 3an, Gasteizko Ondare eraikinean, Imanol Rego Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen eta Carlos Mira CRE100DO Fundazioko presidentearen eta HALO Space espazio-turismoko konpainia aitzindariaren CEOaren artean.
Elkarrizketan, eraldaketa teknologikoak, berrikuntzak eta enpresa sarea indartzeko beharrak markatutako ingurune batean dimentsioa, lehiakortasuna eta inpaktua irabazi nahi duten enpresek dituzten erronkei erreparatuko zaie.
Elkarrizketa hori TRAS100DE mahaiaren atariko estrategikoa izango da. Gune horretan, Innobasqueko bazkide diren enpresetako zuzendariek, bakoitza bere sektorean erreferenteak izanik, beren esperientzia eta ikaskuntzak partekatuko dituzte, hazkunderako berrikuntza programa aitzindari honetan parte hartu ondoren. CRE100DO Fundazioak bultzatuta, programaren bigarren edizioa Euskadin egin da, Innobasquerekin lankidetzan, eta enpresa txiki eta ertainetako 29 zuzendarik parte hartu dute, enpresa ertainen segmenturantz hazteko bokazioarekin.
TRAS100DE hazteko ahalmen handia duten enpresei laguntzera bideratuta dago, berdinen arteko ikaskuntzaren bidez eta CEOen eta finkatutako konpainien arteko esperientzien trukearen bidez.
Programan parte hartu duten Innobasqueko erakunde bazkideetako ordezkariek parte hartuko dute mahaian, bai enpresa parte-hartzaile gisa, bai aholkulari gisa:
- Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Institute erakundeko lehendakaria eta zuzendari zientifikoa
- Iosune Astobiza, Nor Steel eta Forging Steel Products enpresetako zuzendari nagusia
- Iñigo Beraza, Gobesako zuzendari exekutiboa
- Jon Fernández, Orbea Fundazioko presidentea
- Juncal de Lucas, Salto Systems-eko Pertsonen eta Kulturaren zuzendaria
Bere esperientzien bidez, saioak enpresen hazkunde prozesuei nola aurre egin erakutsiko du, berrikuntzatik, lidergotik eta enpresen arteko lankidetzatik abiatuta.
Innobasqueren Batzar Nagusiak berrikuntzaren euskal ekosistemaren ordezkariak bilduko ditu aurten ere, ikuspegia partekatzera eta konexioak bultzatzera bideratutako hitzordu batean.
Erakunde bazkideentzako urteko topaketa berezi honetan izena emateko epea zabalik dago, eta webgune honen bidez formalizatu daiteke: https://www.innobasque.eus/entidades-sociales/asamblea lea-general /




