2026ko irailaren 9an, Europako Batzordeak Europako berrikuntza politika berregituratzen duten hiru tresna argitaratu ditu: Europako Berrikuntza Legea, Kontratazio Publiko eta Emakidetarako Araudia eta Kontseiluaren gomendio bat sandbox arautzaileei loturik.

Brusela azken urte eta erdian zehazten eta artikulu bidez egituratzen joan den arkitektura bereko piezak dira hiru ekimen horiek.

Europako Berrikuntza Legeak bi jarduera-ildo nagusi ditu oinarrian. Lehenak enpresa berritzaile askoren arazoetako bat konpondu nahi du: finantzaketa-arrakala. Bigarrenak eskari publikoa erabili nahi du soluzio berrien garapena eta ezarpena bultzatzeko.

Jabetza intelektualak finantzaketarako bide berri bat zabaldu nahi du

Europako enpresa handi batzuetan, balio korporatiboaren %90 baino gehiago jabetza intelektualetik dator jada, baina haren balioa zehazteko metodologia bateraturik ez dagoenez, zaila da jabetza intelektualaren balio hori berme gisa erabiltzea kreditu tradizionalak eskuratzeko.

Batzordeak zehaztu du finantzaketa-arrakala hori urtean 18.000 milioi eurokoa dela, eta arrakalaren arrazoia zein den ere adierazi du: Europako startup-ek, beren bizitzako hamargarren urtean, AEBetako homologoek lortzen duten finantzaketaren erdia (%50) lortzen dutela.

Tarte hori murrizteko, Legeak Europar Batasuneko Jabetza Intelektualeko Bulegoaren (EUIPO) aginpidea handitu du. Hala, bulego horrek jabetza intelektualean oinarritutako finantza arloko konpetentzia-zentro bat sortu beharko du, jabetza hori balioztatzeko esparru bateratu bat garatu beharko du eta Euroaz gaindiko merkatu digital bat jarri beharko du martxan jabetza intelektuala merkaturatzeko.

Batzordearen estimazioen arabera, neurri horiek urtean 10.200 milioi euroko finantzaketa gehigarria desblokeatu dezakete eta administrazio gastuetan 35 milioi euro inguru aurreztea ekar dezakete.

Oraindik ere existitzen ez diren soluzioak garatzeko eta erosteko prozedura bat

Bigarren zutabeak marko bateratu bat ezartzen du I+Gko zerbitzuen kontratazio publikorako, eta hor sartzen da kontratazio aurre-komertziala ere. Formula horren arabera erosle publikoek enpresekin konpartitzen dituzte soluzio baten garapenak izan ditzakeen arriskuak eta etekinak, baina oraindik ere azken produktua edo zerbitzua eskuratu gabe.

Figura hori desberdina da Kontratazio Publiko eta Emakidetarako Araudiak sortutako berrikuntza-prozedura berriaren aldean; desberdina, baina osagarria. Aipatutako prozedura horrek aukera ematen du oraindik ere existitzen ez den soluzio bat garatzeko eta eskuratzeko prozesu bakar baten barnean: erronkaren hasierako definiziotik emaitzaren hedapen komertzialeraino.

Berritasun nagusia ez da berrikuntza kontratatzeko erraztasunak ematea soilik, baizik eta administrazioei hori egiteko ibilbide arautu bat eskaintzea. Araudiak prozesuaren faseak eta balioztatze-irizpideak zehazten ditu, eta murriztu egiten du orain arte tresna hauen erabilera sistematikoa mugatzen zuen ziurgabetasunaren zati bat.

Espainian erabilitako taxonomiaren arabera adierazita, Europako prozedura berria hein batean loturik dago Berrikuntzarako Elkartze prozesuekin edo Teknologia Berritzaileen Erosketa Publikoarekin. Europako Legean jasotzen den I+G zerbitzuen kontratazioa, aldiz, bat dator Erosketa Publiko Aurre-komertzialarekin.

Aldea garrantzitsua da. Kasu batean, Administrazioak finantzatu edo lagundu egiten du soluzio baten garapena, baina ez du konpromisorik hartzen hura modu komertzialean erosteko. Bestean, prozedura beraren barnean ibilbide osoa egin dezake: hasierako erronkatik hasi eta soluzioaren hedapen komertzialeraino.

Bi abiadura: erregulazio zuzena eskaria arautzeko eta gomendioak sandboxes-etarako

Paketea zatikatu izana eta onarpenean sei hilabete atzeratu izana ez dira izapidetzeari loturiko xehetasun soilak. Legeak berak azaltzen du, Batzordearen Araudi Kontroleko Batzordeak kontrako bi ebazpen kaleratu ondoren, testutik kanpo utzi zirela sandbox-en definizioak —berariazko Gomendio batean jaso ziren— eta berrikuntzaren erosketa publikoa loteslea izateko helburua —ondorioz, loteslea izateari utzi zion—.Horren ondorioz, markoaren arkitektura bi abiadurakoa da: eskariaren zutabea aplikazio zuzeneko araudi batean oinarritzen da, eta, aldiz, arautze-esperimentazioa softlaw gomendio bati lotirik geratu da, eta ez da nahitaez betetzekoa.

Aldeak alde, Batzordeak eragin ekonomiko nabarmena aitortzen dio marko berriari. Aurreikusi du I+G zerbitzuak kontratatzeko araudi bateratuak urtean 1.000 milioi euroko aurrezpena ekar dezakeela erosle publikoentzat eta 25.920 milioi euroko etekin gehigarria enpresentzat.

Bestalde, Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC) kalkulatu du Europako Berrikuntza Legean jasotako hiru erreformek BPGd metatuaren 452.000 milioi euroko balioa eta milioi erdi enplegu sor ditzaketela datozen hamar urteotan Europar Batasun osoan.

Zer eragin izan dezake araudi-marko berriak Euskadin?

Euskadirako aukera berehalakoena eskariaren zutabeari loturik dago; hau da, berrikuntzaren erosketa publikoari. Era berean, esparru horretan daude Espainiako gainerako lurraldeekin konparatzeko datuak.

Abiapuntuko posizioan, nabarmena da aldea. Berrikuntzaren erosketa publiko gisa formalki etiketatutako lizitazio kopurua hartzen bada aintzat, Euskadi atzeratuago ageri da. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Espainiako Mapa aztertuta, 2017 eta 2022 artean izan ziren 110 lizitazioetatik bi baino ez ziren izan EAEkoak. Epealdi berean, Madrilgo Erkidegoak 40 erregistratu zituen; Galiziak 19, eta Andaluziak, 14.

Alabaina, kontratu publikoak nola esleitzen diren aztertuz gero, emaitza aldatu egiten da. Eskaintza ekonomiko onenaren irizpidearen erabilera aintzat hartuz gero, Euskadi hirugarren lekuan ageri da autonomia erkidegoen artean, %82,44rekin. Hala jasotzen da Cotec Fundazioak lantzen duen Berrikuntzaren Erosketa Publikoa neurtzeko Indizean. Esleitzeko irizpideen artean prezioarenak %50tik beherako pisua duen kontratuen ehunekoan ere sailkapenaren buruan dago Euskadi, Galiziarekin batera. Adierazle horrek garrantzi berezia du berrikuntzari dagokionean, aukera ematen duelako beste alderdi batzuk balioztatzeko, hala nola kalitatea, errendimendua, gaitasun teknologikoaren inpaktua, eta ez duelako erabakia kostuan soilik oinarritzen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak berak, 2026ko maiatzean onartutako 2030 ZTBParen birformulazioan onartzen du berrikuntzaren erosketa publikoaren eta gainerako esperimentazio-eremuen garapena “mugatua” izan dela orain arte, eta Berrikuntza Itsasargiak martxan jartzearekin batera arlo horrek bultzada handiagoa izango duela nabarmentzen du. Beraz, Europako marko berri honek dakarrena ez da horrenbeste berrikuntzaren aldeko kontratazio-kultura bat hutsetik sortzeko aukera —Cotec Fundazioaren datuek adierazten dute oinarri hori egon, badagoela—; aitzitik, gehiago da berrikuntzaren aldeko kontratazio-politika hori modu sistematikoan aktibatzeko aukera emango duen bide formal bat izatea. Europako prozedura arautu berriak, aplikazio zuzenekoa denez eta faseak eta balioztatze-irizpideak aurrez zehaztuta dituenez, horretarako gidoia eskaintzen du, hain zuzen. Eta Euskadik badu oinarri tekniko bat eta sakoneko orientabide bat, marko hori aprobetxatu ah

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.