Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Hazi Fundazioaren bitartez, elikaduraren eta zuraren balio-kateko ETEak eta mikroETEak berritzeko eta digitalizatzeko laguntzak emango ditu. Onekin! Berrikuntza eta Onekin! Digitala programen laguntzak aurtengo abenduaren 2ra arte eska daitezke 2021ean egindako edo 2022ko maiatzaren 31n amaitzen diren berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuak finantzatzeko.

Laguntza horiek ETEen eta mikroETEen jarduerak diruz lagunduko dituzte, produktuak, zerbitzuak eta negozio-prozesuak hobetzeko. Laguntzak proiektuak diseinatu, gidatu eta gauzatzeko behar diren kostuen % 60 eta 70 artekoak izan daitezke, eta 5.000 eta 24.000 euro arteko zenbatekoa izan dezakete.

ONEKIN! Berrikuntzaren oinarriak hemen kontsulta daitezke, eta ONEKIN! Digitalizaziokoak esteka honetan. Gainera, programa horiei buruzko edozein zalantza argitzeko, honako email hau sortu da. [email protected] eta 945 003 240 telefonoa baita ere.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.