Fernando Irigoyen, Kutxabank-eko zuzendari nagusia, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Batzorde Betearazleko kide berria da. Zuzendaritza Batzordeak azaroaren 25ean egindako bileran, zuzendaritzako hau aho batez aukeratu zuen Batzorde Betearazlearen parte izateko. Batzorde hori Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gobernu-organoa da, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren munduko 16 pertsona garrantzitsuk osatzen dute.

Hona hemen Batzordea osatzen dutenak:

  • Manuel Salaverria
  • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
  • Asís Canales, Iberdrolako Erosketa eta Aseguru zuzendaria
  • Carolina Pérez Toledo, AEDeko lehendakaria
  • Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria
  • Emiliano López Atxurra, Petronor-eko lehendakaria
  • Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia
  • Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako zuzendari nagusia
  • Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko lehendakaria
  • Jon Fernández, Orbeako zuzendari nagusia
  • Jorge Unda, Sener-ekoa
  • Lourdes Moreno (Bolueta Engineering Group)
  • Nerea Begoña, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria
  • Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia
  • Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
  • Xabier Iturbe, Euskalteleko lehendakaria

 

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatua da; 912 erakunde bazkidek osatzen dute, eta Euskadiko I+Gren % 62 egiten dute horiek. Bere helburua EAE Europako berritzaileenen artean kokatzea da. Horretarako, lankidetzan dihardu bere 912 erakunde bazkideekin, EAEko I+Gren % 62 egiten dutelarik guztien artean. Bazkideen % 50 enpresak dira, eta horietako % 82 ETEak (1 eta 300 langile artekoak). Beste % 13 erakunde publikoak dira, % 11 hezkuntza-munduari lotutako erakundeak, % 11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak, % 10 elkarteak eta fundazioak, eta gainerako % 5a pertsona bazkidetuak dira.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.