iNNvest sarea inbertitzaileen sarea da, negozio berritzaileak sustatzen dituena, ekintzaileen esku finantza, teknologia eta industria arloko baliabideak jartzen dituena, beraien arrakasta-aukerak biderkatzeko helburuaz. iNNvest-ek inbertitzaileak, finantza-eragileak eta teknologia eta proiektu berritzaileen garatzaileak konektatzen ditu beraien arrakasta sustatzeko. Fabrikazio aurreratu, bio-zientzia, osasun, teknologia garbi eta proiektuetan interesaturik dago, edozein garapen-etapatan eta munduaren edozein aldetan.

Sare honen parte dira enpresa-korporazioak (CAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon Korporazioa, Repsol eta Velatia), inbertitzaile pribatuak (Caixa Capital Risc, DeMeter, Orza eta Arrisku Kapital Taldea), teknologia-inbertitzaileak (Ibermática, IK4 Research Alliance, Tecnalia Ventures) eta erakundezko inbertitzaileak (Seed Capital Bizkaia, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, IKEKS). INNvest Sareak 38 milioi euroko inbertsio-poltsa du.

    Hauek dira sareak ekintzaileei eskaintzen dizkien 5 abantailak:

  1. Inbertitzaileak, finantzatzaileak eta sustatzaileak konektatzea.
  2. Inbertitzaile-sare zabal batekiko harremana erraztea sustatzaileei.
  3. Inbertsioen jarraitutasuna ziurtatzea enpresa-proiektuaren hainbat estadiotan.
  4. Ekintzailetzaren euskal sistemako sustatzaile eta eragileei feedback kualifikatua eskaintzea aditu eta inbertitzaileen aldetik.
  5. Hainbat profiletako (teknologiko, finantzario eta publiko-pribatu) inbertitzaile eta finantzatzaileen arteko ko-inbertsioa erraztea.

Orain arte sareak 240 proiektu identifikatu ditu, eta horietatik 130 aztertu dira. Ondorioz, 2 inbertsio egin dira. Une honetan 9 ko-inbertsio posible daude aztergai.

Red innvest ekintzailetza inbertitzaileak finantzaketa fabrikazio aurreratua bio-zientziak osasuna teknologia garbia 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.