Eraldaketa digitala negozio eredu berriak sortzera ere iristen da merkatu batzuetan. Aseguruen kasuan, Insurtechen proposamena (Insurance eta Technology elkartzetik sortutako neologismoa) online aseguruak eskaintzetik harago doa. Negozioaren funtsezko prozesuetan Adimen Artifiziala, big data edo blockchain bezalako teknologia disruptiboak sartzeak, aseguru etxeen efizientzia operatiboa hobetzeaz gain, bezeroaren esperientzia ere birdefinitzen ari da, eta horri zerbitzua pertsonalizatzea eskaini dakioke.

Hasteko, teknologiak aukera ematen die enpresei erreaktiboak izateari uzteko eta proaktibo bihurtzeko. Dagoeneko, adibidez, informazio bolumen handiak prozesatu ditzakete eta horiekin portaera ereduak sortu eta arrisku orokorrak zein indibidualak aurreikusi. Informazio iturri horietako bat gure autoa bada, jakingo dute nola gidatzen dugun, zer ibilbide egiten ditugun eta zer ordutan, eta, beraz, istripu bat izateko dugun arriskuaren kalkulua egin ahal izango dute, eta informazio hori eskainiko dizkiguten zerbitzu eta prezioetara eraman.

Baina, gainera, balio gutxiko zeregin asko automatizatu ahal izango dituzte, eta prozesu guztietan gardentasuna irabazi. Autoaren adibidearekin jarraituz, istripua izanez gero, ibilgailua izango da berehala aseguru-etxeari deituko diona, parteen tramitazioa arinduz eta, bide batez, iruzur arriskua ere murriztuz, konpainiak jakingo baitu zein unetan gertatu zen eta zein abiaduratan zirkulatzen ari ginen, baina baita nor zegoen gidatzean ere.

Berrikuntza horietako batzuk merkatuan daude dagoeneko, startup batzuen eskutik. Hala, dagoeneko plataforma batzuek automatikoki kalkulatzen eta kudeatzen dute aseguratu batek hegaldi batean zehar izan dezakeen atzerapenagatiko edozein konpentsazio, munduko aire-trafikoari buruzko informazioa jasotzen duen datu-base bati esker.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.