Leire Bilbao Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak parte hartu du gaur goizean Telefonicak babesturiko Encuentro Deia Topaketa jardunaldian, “Euskadi, digitalizazioaren beharra motor ekonomiko gisa gaur egun”. Ekitaldia streaming bidez eman da, Iñaki Gonzalez Deia egunkariko zuzendariak moderatu du, eta bertan izan dira Alex Etxeberria, EJIEko zuzendari nagusia; Javier Benito, Telefonica Euskadiko zuzendaria, Jesus Castillero, Erhardt-eko Antolakuntza zuzendaria, eta Enrique Monzonis, Eroski taldeko Eraldaketa Digitaleko zuzendaria. EHUren Bizkaia Aretoan bildutako adituek ondorioztatu dutenez, hazkunde ekonomikorako ezinbesteko palanka da digitalizazioa, ahalmen handikoa, eta pandemiak bizkortu egin du beraren ezarpen-prozesua. 

Bilbaok nabarmendu duenez, digitalizazioak negozio-aukera berriak ustiatzen laguntzen du, bezeroarentzako zerbitzua hobetzen du produktibitatea handitzen duten prozesuak automatizatuz, eta telelanari esker pertsonen kudeaketa hobetzen du. “Eraldaketa digitala ez da besterik gabe ‘datorren zerbait’, baizik eta euskal enpresentzat funtsezkoa den lehiakortasun-faktore bat”; izan ere, “enpresen behar eta erronka askori erantzuteko irtenbideak aplikatzeko aukera da digitalizazioa”, esan du.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.