Datorren ekainaren 14an, Global Innovation Day-n, aukera eskainiko da erakunde bakoitzak bere ibilbidea diseinatu dezan zenbait jarduera, tailer, txoko eta hitzaldiren bidez; guztiak Bilboko Euskalduna jauregian izango dira.

Berrikuntzaren Campusak aukera emango du:

Berrikuntzaren faseen ezagutzan sakontzeko, pentsatzeko eta jokatzeko era berrietara hurbilduko zaituzten profesionalen eta adituen eskutik.

– Ideien eta ekintzaren arteko leizea murrizten lagunduko dizuten estrategiei buruzko hausnarketa egiteko.

– Berrikuntza-kultura eraikitzen lan egiteko.

Beste pertsona batzuekiko ulertze eta konexio handiagora nola irits zaitezkeen eta, elkarrizketaren bidez, aukera berriak aurkitu eta irtenbide berritzaileak nola sortu ditzakezun esperimentatzeko.

 Proposamena bi etapako bidaia da:

1. etapa: inspirazio, ideiagintza eta hazkunde faseak aurkitzeko 3 tailer espezializaturen bidez.

Data: ekainaren 14a

Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia, Global Innovation Dayren esparruan

2. etapa: konexio-fasea esperimentatzeko 2 lantegitan parte hartuz.

Data: ekainaren 21a

Lekua: Innobasque (Lekandene) – Bizkaiko Teknologia Parkea – Zamudio

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.