#50mostinnovative

Berrikuntzak garrantzi erabakigarria izaten jarraitzen du. Hori ondorioztatzen da munduan berrikuntzaren egoeraz egin den hamargarren azterketatik, urtero Boston Consulting Group-ek (BCG) egiten duelarik. Inkestaturiko exekutiboen %79k esan zuen berrikuntza beraien enpresaren hiru lehentasun nagusien artean dagoela. 2005ean %66k bakarrik adierazi zuen antzeko zerbait. Zientzia eta teknologia berrikuntzaren lagungarritzat baloratzen dituzte, inkestaturiko exekutiboek ezinbestekotzat jotzen dituzten lau ezaugarrien bideratzaileak:

  • lastertasuna
  • I+G prozesuen kudeaketa ona (oso sarri “lean”)  
  • plataforma teknologikoen erabilera
  • alboko merkatuen esplorazio sistematikoa.

Lau ezaugarri horien garrantzia munduko 50 konpainia berritzaileenetan ere ikus daiteke:

Most Innovative Companies ex02 large tcm80 201499

Sailkapen horretan dauden enpresen %76 ez-teknologikotzat jotzen dira (50etik 38). 

Zerrendan Estatu Batuetako (29), Europako (11) eta Asiako (10) enpresak daude. Gorabideko merkatuak ere agertzen dira: 3 erakunde Txinakoak dira eta 1 Indiakoa.

BCG-ren iritziz, berrikuntza da konpainiek hazteko erabiltzen duten estrategia posibleetako bat. Batzuentzat, gainera, apustu nagusia da. Horietako bat Gilead Sciences da, 50 berritzaileenen artean sartu dena, zuzen-zuzenean zortzigarren tokian.

Gilead-ek C hepatitisarentzat (HCV) sendabidea garatu du, eta nabarmen egin du aurrera beste gaixotasun baten tratamenduan: GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusaren) infekzioa, alegia. Horregatik, gorago aipaturiko lau ezaugarrien adibide ona da. 30 bilioi dolarreko salmentekin urtean, konpainiak ez du bere berrikuntza-erritmoaren abiadura moteldu. Erakutsi du ez dela erosketen beldur balio handiko aukerak detektatzen dituenean. John Milligan lehendakariak zera aitortu zion BCG-ri: “Ez dut uste Gilead-ek hazkunde-agenda duenik, berrikuntza-agenda du. Denbora asko inbertitzen dugu pentsatzen nola egin sendagai hobeak biharko, eta horrela berrikuntzak hazkundera eramaten gaitu”.

Gilead-en gaitasun berritzaileak biltzen dituen lantalde kudeatzaileak bere arloan aparteko zientzia- eta teknika-esperientzia eta merkatu-premien ezaguera sakona uztartzen ditu.  Gaixotasun larrietan aurrerapen handiak identifikatzeko gaitasuna da horren emaitza, eta helburu hori lortzeko asmo sendoa, aparte utzita barruan edo kanpoan dagoen zientzia-garapenaren maila. Gilead-ek zientzia-zorroztasuna kudeaketa indartsuarekin uztartzen du, baita ere arriskuak bere gain hartzeko ausardia itzulkin handiko ahalmena duten ekinbideetan. 2011n Pharmasset erosi zuen 11 bilioi dolar (Gilead-ek une hartan zuen merkatu-balioaren heren bat) ordainduta. Egitate hori erabakigarria izan zen Sovaldi eta Harvoni garatzeko, C hepatitisa sendatzeko tratamenduak, 10 gaixotatik 9rengan eragin positiboa izan dutenak eta euskal gaixoei ere ematen zaizkienak.

Aldi berean, konpainiak I+G eredu berritzaile bat sortu du, baita fabrikazio-eredu berritzailea ere, nola baitira Indiako botika generikoen ekoizleekin egin dituen akordioak, bere sendagaien irismena garabidean dauden merkatuetara hedatzeko helburuarekin.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.