Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeak 2026-2030 Plan Estrategikoa onartu du gaur, datozen urteetan entitateren jarduera gidatuko duen bide-orri berria. Innobasqueren izaera publiko-pribatuaren erakusten duten goi-mailako 60 ordezkarik osatzen dute gaur egun organo hori. Orain, Zuzendaritzak onartutakoari, erakundearen XIX. Batzar Nagusiak eman beharko dio behin betiko onespena bozketa bidez, eguneko gai-zerrendako beste gaiekin batera. Urteroko hitzordua ekainaren 3an izango da Gasteizko Ondare eraikinean, eta bertan bilduko dira oinarrian dauden entitateetako ordezkariak. Gaur egun, 900 entitate baino gehiago dira Innobasqueko bazkide, horien artean enpresak, administrazio publikoak, hezkuntzako eragileak, antolakunde zientifiko-teknologikoak, tarteko organismoak eta entitate sozialak.

Plan estrategiko berriak, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak Batzordearen aurrean aurkeztu duena, hainbat aurrerapauso planteatzen ditu Innobasqueren posizionamenduan eta jardueran, Euskadin berrikuntzak duen inpaktu ekonomiko eta soziala sendotzeko eta lurraldearen hazkundean laguntzeko, goi-mailako berrikuntzako eskualdea izan dadin Europan.

Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) helburuekin eta berrikuntzaren, burujabetza estrategikoren eta jakintza-transferentziaren arloetan Europak dituen lehentasunekin bat dator 2026–2030 Plan Estrategikoa. Hala, helburua da jakintza inpaktu ukigarrian eraldatzea, eta, modu horretara, herrialdearen ahalmena handitzea lehiatzeko, berritzeko eta ongizatea sortzeko ingurune gero eta exijenteago eta aldakorrago batean.

Zuzendaritza Batzordearen bileran izan dira Eusko Jaurlaritzako eta berrikuntzaren, zientziaren eta garapen ekonomikoaren esparruetako euskal erakunde publikoetako ordezkariak, baita Euskadiko enpresa, zientzia, teknologia eta unibertsitate ekosistemetako ordezkariak ere. Bertaratuen artean izan dira Innobasqueko presidenteordeak: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza sailburua; Asis Canales Abaitua, Iberdrolako Baliabide eta Zerbitzuetako zuzendari globala, eta Jesus Valero, Tecnaliako zuzendari nagusia. Horiez gain, Batzorde Betearazleko kideak, Tamara Yagüe Confebaskeko presidentea, Pello Rodríguez Mondragon Korporazioko presidentea, Oiane Niebla SENEReko Berrikuntza Irekiko arduraduna, Ana Santiago Sisteplanteko Ingeniaritza Arloko gerentea eta Ana Beobide Petronorreko sailburua, besteak beste.

Gaurko saioan, 2021-2025 Plan Estrategikoaren balantzea ere aurkeztu da. Plan horretan ezarritako helburu gehienak bete dira eta ekarpen esanguratsuak egin dira 2030 Euskadi ZTBPren funtsezko adierazleetan.

Informazio gehiago

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.