Ingurumena Advanced Technologies (Imatek), EHUko Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, Osakidetzako Donostialdea ESI, Politeknika Txorierri eta Ikerkude (Auziker) izan dira Quality Innovation Award saria jaso duten euskal erakundeak, beren kategorietan – berrikuntza potentziala, ekonomia zirkularra, osasun arloa, hezkuntza sektorea eta sektore publikoa –, joan den apirilaren 23an Donostian egindako ekitaldian.
Hamaikagarren urtea da Euskadik Finlandian 2007an sortutako nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duena, berrikuntzen jarraipena eta garapena sustatzeko helburuarekin. 2015. urteaz geroztik, 37 euskal erakunde eta enpresa aintzatetsi dira kategoria guztietan: mikroETEak, ETEak, enpresa handiak, ekonomia zirkularra, osasun-sektorea, sektore publikoa, hezkuntza-sektorea edo berrikuntza potentziala.
Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza gainditu behar izan dute, berritasun, erabilgarritasun, ikaskuntza, bezeroarenganako orientazio eta aurkeztutako berrikuntzen eraginkortasun irizpideei jarraituz.
Ekitaldian Euskalitek parte hartu du, eta Espainian saria sustatzen duen CEX Bikaintasun Zentroek hartu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta CAQ-China Association for Quality erakundearen laguntzarekin, bera baita sariaren presidentea.




