Eusko Jaurlaritzak aurretiazko kontsulta publiko bat ireki du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) arautuko duen dekretua egiteko, sareko eragileei ekarpenak egiteko gonbita eginez.

Parte-hartze prozesua maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik, eta ideiak eta proposamenak jaso eta garatzeko gune gisa pentsatuta dago, dekretu berriaren diseinua itxi aurretik. Berrikuspenaren helburua da bere funtzionamendua azken urteotan gertatu diren aldaketa zientifiko, teknologiko eta antolamenduzkoetara egokitzea.

Egungo errealitatearekin alderatuta atzean geratu den esparru bat egokitzeko beharretik abiatzen da berrikuspena. Sarea arautzen duen dekretua 2015ekoa da, eta, hainbatetan aldatu bada ere, Jaurlaritzak berak uste du jada ez duela guztiz islatzen egungo egoera, ezta teknologia berrien aurrerapenarekin (adimen artifizial sortzailea, adibidez) edo ikerketa azpiegitura berrien agerpenarekin sortzen diren beharrak ere.

Eguneratze tekniko batetik haratago, sareak I+G+b sistema osatzen duten eragileen artean koherentzia eta baterako lanerako gaitasuna irabaztea da helburua, ikerketa konektatuagoa, espezializatuagoa eta inpaktu handiagokoa bultzatuz.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.